Batezbestekoa edo mediana bezala, zentro neurri gisa erabiltzen da, datuak balio bakar batez laburbiltzeko.
Datu-multzo batean daturik errepikatzen ez denean (1-3-4-6-7 datuetarako, adibidez), moda definituta ez dagoela esaten da. Dena den, egoera hau aldagaiak balio ezberdin asko har ditzakeenean agertzen denez, egokiagoa da kasu hauetan datuak tartetan bildu eta moda maiztasun handiena duen tartean kokatzea, hurbilketa baten bitartez, atal honetan ikusten den bezala.
Datuak maiztasun-taula batean bilduta daudenean, modaren kalkulua berehalakoa da. Adibidez, ikasle hauen adinetarako moda 8 urtekoa da:
-
-
-
Adinak Ikasleak 6 26 7 31 8 43
-
-
-
-
-
Aukeratutako ikasketak Ikasleak Zientziak 20 Letrak 16 Teknologia 12
-
-
Modaren kalkulua tartetan bildutako datuetarako
Datuak tartetan bildu direnean, moda maiztasun handiena duen tartean kokatzen da. Tarte-zabalera konstantea bada, era honetan hurbildu daiteke:-
non
- Li, moda dagoen tartearen behe-muga den;
- A, moda dagoen tartearen zabalera den;
, moda dagoen tartearen aurreko tarteko maiztasun absolutua ken moda dagoen tarteko maiztasun absolutua den;
, moda dagoen tartearen ondorengo tarteko maiztasun absolutua ken moda dagoen tarteko maiztasun absolutua den.
Adibidez, herri bateko biztanleen adinari buruzko datuak jaso dira:
-
-
-
Biztanleen adinak Biztanleak 0-20 9 20-40 18 40-60 26 60-80 7 80-100 4
-
-

Modaren kalkulua tartean bildutako datuetarako. Moda dagoen
tartea 40-60 da. Aurreko tarteko maiztasuna handiagoa denez ondorengo
tartekoa baino, moda 40tik gertuago kokatuko da 60tik baino,
histogramara egokitzen den maiztasun-kurbaren gailurrak erakusten duen
bezala. Izan ere, eskubitik maiztasun jeitsiera nabarmenagoa denez,
40-60 tartean, tarte barneko datu-trinkotasuna ezkerretik handiagoa
pentsatu eta, beraz, moda 40tik gertuago izango da. Hurbilketa interpolazio linealez egiten da: moda kokatzen den tarteko maiztasuna eta aurreko eta ondorengo tarteetako maiztasunak kontuan harturik hiruki gorriak osatzen dira. Bi hirukiak baliokideak dira eta beraz, oinarriaren (8 eta 19, hurrenez hurren) eta altueraren (h eta 20-h, hurrenez hurren) arteko erlazio berdina dute. Moda kalkulatzeko, h kalkulatu behar da. Hiruko erregela sinple batez, h=5.92 kalkulatu eta beraz Mo=40+h=45.92 izango da.
Moda eta beste zentro-neurriak
Modak, medianak eta batezbesteko aritmetiko sinpleak oso emaitza ezberdinak eman ditzakete, denak zentro-neurri badira ere:Zentro neurriak alderatuz | ||||
Izena | Deskribapena | Formula | Adibidea | Emaitza |
Batezbesteko aritmetiko sinplea | Datuen batura zati datu kopurua. | ![]() |
(1+2+2+3+4+7+9) / 7 | 4 |
Mediana | Datuak ordenaturik, erdian dagoen datua. | 1, 2, 2, 3, 4, 7, 9 | 3 | |
Moda | Datuetan gehien errepikatzen den balioa. | 1, 2, 2, 3, 4, 7, 9 | 2 |
Oro har, moda, mediana eta beztesbesteko aritmetiko sinplea alborapen handiko banakuntzetan izango dira nahiko ezberdinak.
Modaren beste eragozpen bat hau da: moda anitza ere izan daiteke, gehienetan errepikatzen diren balioak zehazteko orduan berdinketa dagoenean.

No hay comentarios:
Publicar un comentario