Geometrian,
parabola,
grekerazko παραβολή hitzetik,
foku deritzon puntu finko batetik eta
zuzentzailea deritzon zuzen finko batetik distantzia berera dauden
planoko puntuen multzoak osatzen duen
kurba edo puntu horien
leku geometrikoa da.
Konika edo sekzio koniko bat ere bada parabola: zehatzago, erreboluziozko
kono batekin konoaren sortzaileekiko
paraleloa den plano bat ebakitzean sortzen den kurba da.
Kalkuluan,
funtzio koadratiko guztiak parabolak dira.
Errealitatean gorputzen erorketa-mugimenduen ibilbideetan eta astro edo
argizagi zenbaiten
orbita gisa agertzen da parabola.
Ingeniaritzan ere maiz erabiltzen da,
zubien eraikuntzan esaterako.
Parabola, urdinez: F fokutik eta zuzentzailetik parabolako puntu batera dauden distantziak berdinak dira.
Parabola konika bat da: plano bat erreboluziozko kono batekin ebakitzean ere sortzen da.
Parabola gorputzen mugimenduan agertzen den ibilbidea izaten da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario