Beste alde batetik, estatistikak terminoa edonolako datu multzoak, baina gehienetan erakunde publikoek argitaratutako datu ofizialak, adierazteko ere erabili ohi da (langabetuen estatistikak eta osasun estatistikak, esaterako). Estatistika ez da, ordea, datuak jasotzera mugatzen, harago doa eta datuen azterketarako metodologia ere hartzen du bere baitan.
miércoles, 30 de mayo de 2012
Estatistika
Estatistika fenomeno aldakor eta ziurgabeei buruzko datu-multzoak
bildu, sailkatu, irudikatu, laburtu eta aztertu egiten dituen metodo
eta prozeduren multzoa da, horien baitan dauden erregulartasunak eta
erlazioak hauteman, horietarako ereduak
eratu, aurresanak egin, konklusio zehatzak eman eta erabaki egokiak
hartzearren. Labur, estatistikaren helburua jasotako datuetatik
informazio baliagarria eskuratzeko teknikak garatu eta aplikatzea da.
Horretarako, matematika, probabilitate teoria eta erabaki-teoria oinarritzat hartzen ditu. Estatistikaren teknikak maila bitan erabiltzen dira: estatistika deskribatzailean teknika sinple eta errazak erabiltzen dira datuak irudikatu eta laburtzeko; inferentzia estatistikoak, berriz, azterketa konplexuago eta zorrotzagoa egiten du, datuak eredu matematiko batera egokitu eta berarekin duten errore estatistikoa neurtuz, probabilitate
kontzeptuan oinarrituz horretarako. Egun funtsezko metodologia da
ikerketa zientifikoan eta alor guztietan zabaltzen da bere erabilera,
hala nola ekonomian, medikuntzan, soziologian eta meteorologian.
Hala ere, erabilera oker batengatik estatistika manipulazio eta
erroreen iturburua izan da sarri; hori dela eta, estatistikaren emaitzak
behar bezala interpretatzeko garrantzitsutzat jotzen dira
estatistikaren jendarteratzea eta estatistika-hezkuntza zorrotza, estatistika teknikak eta horietarako programa informatikoen aukerak tentuz baliatzeko.
Beste alde batetik, estatistikak terminoa edonolako datu multzoak, baina gehienetan erakunde publikoek argitaratutako datu ofizialak, adierazteko ere erabili ohi da (langabetuen estatistikak eta osasun estatistikak, esaterako). Estatistika ez da, ordea, datuak jasotzera mugatzen, harago doa eta datuen azterketarako metodologia ere hartzen du bere baitan.
Beste alde batetik, estatistikak terminoa edonolako datu multzoak, baina gehienetan erakunde publikoek argitaratutako datu ofizialak, adierazteko ere erabili ohi da (langabetuen estatistikak eta osasun estatistikak, esaterako). Estatistika ez da, ordea, datuak jasotzera mugatzen, harago doa eta datuen azterketarako metodologia ere hartzen du bere baitan.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
eskerrik asko eta zuena ere oso ondo dago segi horrela
ResponderEliminar