Hirukoaren erregela maiz erabiltzen da eguneroko bizitzan: pisaketaz kalkulatu beharreko zenbatekoak kalkulatzeko, partiketak egiteko eta ehunekoak hartzen dituzten problemak ebazteko (BEZ zergen zenbatekoa kalkulatzeko, esaterako), besteak beste.
Hirukoaren erregela bakun zuzena
Problemako bi aldagaien artean dagoen erlazioa lineala eta gorakorra (aldagai batek gora egin eta besteak ere gora egiten du) denean erabiltzen da hirukoaren erregela zuzena. Adibidez,Problema: Liburu bateko 100 orrialde irakurtzeko 4 ordu behar izan badira, zenbat ordu beharko dira 250 orrialde irakurtzeko? |
Hirukoaren erregela bakun alderantzizkoa
Problemako bi aldagaien artean dagoen erlazioa lineala eta beherakorra (aldagai batek gora egitean besteak behera egiten du) denean erabiltzen da hirukoaren erregela alderantzizkoa. Adibidez,Problema: Lan bat egiteko 3 langilek 4 ordu behar dituzte. Zenbat ordu beharko dute 2 langilek? |
x bakanduz:
Hirukoaren erregela konposatua
Problemak hartzen dituen aldagaiak bi baino gehiago direnean erabiltzen da hirukoaren erregela konposatua. Horrela, hirukoaren erregela bakuna behin eta berriz erabili behar da, aldi bakoitzean erabili beharreko erregela zuzena edo alderantzizkoa den kontuan hartuz. Adibidez,Problema: 12 langilek 100 metroko horma bat 15 ordutan altxatu dute. Zenbat langile behar dira 75 metroko horma 26 ordutan altxatzeko? |
75 metroko horma 26 ordutan altxatzeko, berriz, langile gutxiago beharko dira. Hau da, beharrezko denbora eta langile kopurua alderantzizko proportzionaltasunez daude loturik: zenbat eta langile gehiago, beharrezko denbora txikiagoa da. Hirukoaren erregela alderantzizkoa erabiltzen da:
Oso ondo dago,oso erabilgarria da.
ResponderEliminar